Ipse dixit

Marcus Tulio Zizeron politikari erromatarrak ipse dixit esaldia asmatu zuen, latinetik "berak esan zuen" bezala itzultzen dena.

Ipse dixit ( latinez "berak esan zuen") frogarik gabeko baieztapena edo iritziaren adierazpen dogmatiko bat da. [1] Autoritate batek baieztatu duena egiatzat jotzea.

Proposamen bat ""horrelakoa da, den bezalakoa da, berak esan duelako" esanez defendatzeko falaziak desitxuratu egiten du argumentua, eta autoritate baten aipuarekin frogatutzat ematen du: auzi-jartzaileak aitortzen du gai bat berez den bezalako dela, eta kontua ezin dela aldatu, kontuak ez duela bueltarik.[2]

Askotan esapidearen bigarren hitza, dixit, besterik ez da erabiltzen. Esate baterako, horrelako esapide batean, testuinguru jakin batean: "zuzendariak dixit". Horrelako esaldia, modu ironikoan erabiliko da, ziur aski, ("zuzendariak esan duelako" eta kitto!; horrela da eta ez dago eztabaidatzerik).

  1. Whitney, William Dwight. (1906). "Ipse dixit", The Century dictionary and cyclopedia, pp. 379–380; Westbrook, Robert B. "John Dewey and American Democracy", p. 359.
  2. VanderMey, Randall et al. (2011). Comp, p. 183; excerpt: "Bare assertion. The most basic way to distort an issue is to deny that it exists. This fallacy claims, 'That's just how it is.' "

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search